XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AFRIKA Afrika transiziozko kontinente bat da.

1945. urte inguruan soilik lau estatu ziren independiente: EGIPTO, ETIOPIA, LIBERIA eta HEGO AFRIKA.

Beste guztiak belga, britaniar, frantses, italiar, portuges edo espainiarren menpe zeuden.

Ordutik aurrera gauzak aldatu dira Afrikan.

1978rako nazio afrikarrak hartuak zituzten Nazio Batuen Batzorde Orokorraren 30 aulki baino gehiago.

Bainan esnatzen ari diren nazioak hamaika arazo ekonomiko, politiko eta soziali aurpegi eman beharrean aurkitu dira.

Hauetatik zenbait pobrezian oinarritzen bada ere, dagoen analfabetismo ikaragarriak zerikusirik badu hortan: 4 afrikarretatik 3k ez dakite ez irakurtzen ez idazten.

Banaketak eta lehiakidetasunak hedatu dira zenbait herrialdetan, arrazoin etnikoak, erligiosoak edo hizkuntzarenak direla medio; eta faktore hauek ondorioz kolpe militarrak eta gobernamendu autokratikoak erakarri dituzte.

Arazo horietatik zenbaitzuk Afrikako lurraldeen mugagabetasunean oinarritzen dira.

Afrikak 30.319.000 km2 zabalero ditu, munduko bigarren kontinentea izanik, hots, Europa baino hiru aldiz handiagoa dela, Errusia barne kontatuz ere.

Afrikako pupulazioa 458 milioi ingurukoa da.

Demografiari dagokionez Afrika hirugarren lekuan aurkitzen da, Asia eta Europaren atzetik.

Populazioaren dentsitatea hain txikia izatearen arrazoina basamortu kiskalgarrien azal handietan eta oihan tropikal itxietan datza, hauetan ez baita apenas jenderik bizitzen.

Dena dela Afrika urtero 2,7% hazitzen ari da demografikoki, aurrerabideari oztopo latzak jarriz.

Seinale fisikoak Afrikako gehiena goilautada zabalez osaturik dago.

Kontinentearen ia 60%a itsas sestratik 370 metrotara dago.

Goilautada horiek bereziki nabarmenak dira ekuadorearen hegoan, non bataz besteko luzaroa 900 metro itsas sestran bait da.

Itsasertzeko lautadak estuak dira orokorki.

Kosta inguruko goilautadek zailtasunak sortzen zituzten kontinentean zehar bidaia egiteko orduan.

Honegatik ez zen ikustatzaile europearrik apenas azaldu XIX. mende arte.

Mendi altuenak KILIMANJARO eta KENIA mendia dira, itzalitako sumendiak izanik biak.

Suzko trinkoen artean (harkaitz magmatiko urtua eta gero hoztua) Ahaggar, Darfur eta Tibesti ditugu, Kamerungo iparraldean daudenak, Afrikako ertalde-mendebaldean.

Bainan Afrika ertalde-ekialdeko Ruwenzori mendilerro handiosoak tektonikoki eginak dira, eta Afrika ekialdekoRift Valley artekarekin mugatzen dute, hego Afrikako DRAKENSBERG mendilerroa sapalda okertuaren maldan dagoen bitartean.

Behean: Dar es Salaam Tanzaniako hiriburu eta portu nagusia da.

Arinki hazi da hezkuntza, komunikabide eta industrial zentru bezala, herrialde guztiko jende kualifikatua erakarriz.

1980ean hiriburua Dodoman birkokatu zuten, herrialdeko zentru geografikotik gertuago bait dago.